XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola mirari ori?.

Ona emen balio aundiko jardungai bat.

Eibartarren euskera' gramatikaz, garbi eta jator izán da beti; gaur ere bai; baiña iztegiz' mordoillo fama emáten diote askok.

Fama ori ere' ezta egiazkoa.

Ikusi dézagun.

Igesko urtean' gaur emen bezela' Bilbon egin genuan onelako euskal-batzarra.

Batzar artan' Aita Villasante euskaltzaiñak' zerau gertatzen dala esan zigun: Izkera bat, mintzaira bat, errian zabal ta indartsu bizi danean' ango itzak, garbikeriz aldatu nai izatea' alperriko lana dala; izkuntza makaletan' gaixoetan' olako berrikeriak, erreztxoago lòrtu al ditezkeala, irudiz beintzat.

Villasante-ren iritzi orrekin' badute zer-ikusi, urrengo gertaera oiek.

Ona-emen bat, Italia-n gertatua.

Musolinitarren denboran zan.

Nor baiño nor abertzaleago agèrtu nai, eta sutsuenek' italiar izkuntzatik' kanpotar usaiñeko itz guziak, sustraituenak ere, borratu ta ordeaztu egin bear-omen zituzten.

Zazpireun-edo omen ziran, aldatu bearreko itzok; baiña bat baiño ezin borratu izan zuten: chauffer frantzez itza.

A Villasante-k esaniko azken itzai buruz' Euskalerrian ere aurkitu gènitzake ejenplurik.

Ona emen bat.

Bilbo-n zan.

An' gaur ere naikoa ezagun dan fabrika bikain bat' orain berrogeiren-bat urte sortu zuten.

Aren sortzailleak' euskaltzale jatorrak ziran; beraz, fabrika berri ortako makiña, erremintta, langintza ta beste zer guziak' euskera garbiz izendatu nai izan zituzten.

Lenbizi' ederki asi ziran; baiña, geroago-ta-gaitzago zutelarik' azkenean porrot egin zuten asmo txalogarri ortan, eta, jakiña, erderara jo bear bein-da-betiko.

Au guzi au' zerak berak áutortu zidan, alegia, fabrika-arazo ortan buru izan zan neure adiskide on-on batek (adiskide au' gaur ere garbi-zale purrukatu agértzen zaigu).

Aor Bilbon gertaturiko ejenplu txiki bat.

Orren kontrako ejenplu aundienetariko bat' Eibar erri maiteak emàn digu.

Emen' fabrika ta lantegi asko dira, baiña guziak euskaldun járraitu dute eundaka urtetan.

Ortarako' beste bide bat járraitu dute, alegia, aukera zuten bide bakarra, onako auxe: kanpotik-eta zetozkien gauza berriak` kanpoko, izenarekin berarekin artu, au` batzuetan; beste batzuetan` ongi zamar zerizkien euskal izen zaarrak edo zar-berrituak ézarri.

Au egiztatzeko' ikusi, Juan San Martin, Eibarko semeak, oraintsu idatzi duan lan bikaiña; idatz-lan orren titulua' auxe:(...).